Haurren psikologia
Haurren psikologiak edo haurtzarako psikoterapiak onura handiak dakartza dagoeneko baditugun arazoetan eta aurrera begira sortu daitezkeenak ekiditeko. Haurrek ere izaten dituzte estresa, depresioa eta beldurrak bezalako arazoak, eta hauek gorputzean islatzen dira (lotarako zailtasuna edo gorputzeko minak) edo portaeran (negarrak, haserreak, hiperaktibitatea eta abar).
Haurren psikologia edo haurtzaroko psikoterapia tratamenduak hasteko arrazoiak arazo ezberdin askotatik etor daitezke. Sortutako arazoaren arabera, lanketa haurrarekin egin daiteke zuzenean edo guraso zein haurra tratatzen duten profesional ezberdinen bidez. Tratamendua irtenbide eta estrategia ezberdinak bilatzean datza, haurraren eta bere ingurune sozial, familiar eta eskolan agertzen diren arazoei aurre egiteko.

Haurren psikologian lantzen diren ohiko arazoak:
-
Gogo-aldarte nahasteak: Haurtzaroko depresioa, gogo-aldarte suminkorra, tristara eta desmotibazioa (aktibitateen aurrean interes falta), jateko gogorik eza.
-
Antsietate nahasteak: banaketak eragandiko antsietatea, eskolarako beldurra, tikak, beldurrak (animaliei, ingurugiroko gertaerei, odolari, txertoei, soinuei, eta abar).
-
Arazo psikosomatikoak (arrazoi medikurik gabeko gorputzeko minak, asaldadura edo mugimendu geldoak).
-
Portaera arazoak: Oldarkortasuna, oso lotsati izatea, aserreak, ezkortasuna, desobedientzia.
-
Lotarako zailtasunak: Amesgaiztoak, insomnioa, iluntasunari beldurra.
-
Beste haurrekin erlazionatzeko arazoak.
-
Adopzioa: Familia berrira egokitzeko arazoak, orientatu eta hauen jarraipena.
-
Dolu prozesuak.
-
Aldaketetarako adaptazioak (aldaketak: senide berriak, etxebizitza berria, eskola berria eta abar).
-
Autonomia ohiturak.
-
Eskolako errendimendu arazoak.
-
Bestelakoak.
ZEINTZUK DIRA BERE ONURAK?
Haurraren egingo den lanerako kasuan kasuko arazoa aztertu eta dagokion tratamendua egingo da. Tratamenduak haurraz gain, gurasoak, eskola eta haurra ikusten duten gainerako profesionalez (pediatra, irakasleak, begiraleak) arduratuko da.
​
Haurtzaroko psikoterapiaren lanketa jolas bidez egiten da, erronkan guztiok parte hartu behar dugu “irabazi” ahal izateko. Jolas, marrazki, ipuin eta margoen bidez lan egiten da.
Haurtzaroko psikoterapiak dakartzan onurak bi dira nagusiki: haurrek aldaketak barneratzen dituzte (arrazonamenduan, pertzepzioan, motibatzeko gaitasunean, egoera zailei aurre egiteko eta abar), eta gurasoei jarraibide eta teknikak erakusten zaizkie zailtasun egoerei aurre egiteko.
Nerabe eta Nagusien Psikologia
Nerabeekin egiten den lan psikologikoa sarritan beharrezkoa izaten da garai korapilotsu honetan bizi dituzten egoerei aurre egiteko; nerabezaroan aldaketa biologiko, psikologiko eta sozial handiak egoten direnez. Aldaketa hauen intentsitateak askotan erronka handiegia izaten dira nerabeentzat. Kasu batzuetan, bide hau burutzerakoan, nerabeek krisiak izaten dituzte eta galduta aurkitzen dira, era askotako arazo emozionalei bide emanez; gehienetan bere gogo-aldartea eta jokabideei erreparatuz atzematen da arazoa. Horrelakoetan profesional baten laguntza onuragarria da oso arazo hauei aurre egiteko gaitasunak jaso eta nerabea bideratzeko. Oso garrantzitsua da esku hartze integrala izatea, non, nerabea bera eta bere familia eta eskola hartuko diren kontutan.

-
Familia arazoak: komunikazio arazoak, hezkuntza era ezberdinak ulertzeko arazoak, mugak, gatazkak, gurasoen banatzea, gurasoetako batek bazterrean uztea.
-
Bere kideekin erlazionatzeko arazoak.
-
Antsietatea: izu-ikara arazoak, obsesioak, arazo somatikoak (arrazoi medikurik gabeko buruko mina, sabeleko mina eta abar). Banaketek eragindako antsietatea,hitz motela, beldurrak.
-
Autoestimu baxua, segurtasunik eza.
-
Lotsati izatea, uzkurtasuna.
-
Oldarkortasuna.
-
Elikadura arazoak, irudi pertsonala eta gorputz itxurarekin arazoak.
-
Lotarako arazoak.
-
Tristura, depresioa.
-
Dolu prozesuak.
-
Bullying, ciberbullying eta eskolako arazoak.
-
Identitate sexuala.
-
Bokazio eta lanbide bideratzea.
-
Ikasketa teknikak.
-
Bestelakoak.
Nerabeen eta nagusien psikologian lantzen diren ohiko arazoak:
ZEINTZUK DIRA BERE ONURAK?
Nerabezaroa garai oso garrantzitsua da bizitzan, bertan, nagusi izatean izango garen pertsona mota definitzen da, pentsatzeko era, sentipenak eta bizitzaren aurrean jarduteko modua. Nerabezaroko psikologia zerbitzuak, nerabeak duen arazo jakinaren irtenbidea bilatuko da eta aldi berean bizitzaren beste arloetarako gaitasunak lortuko ditu, bere izaera definituko duen garaian. Nerabea gai izango da agertzen zaizkion erronkei aurre egiteko eta familia zein lagunekin erlazionatzeko gaitasun berriak hartuko ditu.
Nerabeen psikologia tratamenduan nerabeen psikoterapia, gurasoei aholkularitza, instituturako aholkularitza eta nerabea tratatzen duten beste profesionalekin (irakasle, mediku, begirale, sendiko beste kideak) kudeaketa burutzen dira.